3. BESTE JARDUERA BATZUK: Arartekoaren eta haren ondokoaren jarduerarik esanguratsuenak, hitzaldiak emateari dagokionez, eta administrazioek eta gizarte erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzeari dagokionez
Baloreak eta giza eskubideak sustatzeko lanean, Arartekoaren erakundeak urte osoan zehar jarduera ugari gauzatzen ditu, adibidez, gizarte-erakundeek antolatutako ekitaldietan parte hartzen du, giza eskubideekin lotutako gaien inguruko foroetan hitzaldiak egiten ditu, erakundearen helburuekin estuki lotuta dauden ekitaldi instituzionaletan esku hartzen du, etab.
Jarduera horien guztien katalogoa web orrian dagokion atalean kontsulta daiteke.
Ondoren, Iñigo Lamarca arartekoak egindako jarduera batzuen laburpena eskaintzen dugu:
- – Otsailean Zinegoak Bilboko Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko IX. Zinema Jaialdiaren inaugurazioan hartu zuen parte.
- – Otsailean giza eskubideen hiru defendatzailerekin elkartu zen; hirurak defendatzaileak aldi batean babesteko programan zeuden. Programa hori Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak sustatzen du Kolektiba Colombia erakundearekin batera.
- – Martxoan krisi garaiko gizarte eskubideei buruzko hitzaldia eman zuen Deustuko Unibertsitateko Gizarte Lan Sailak antolatutako jardunaldi batean Donostian.
- – Apirilaren 26an Gernikan izan zen Nestor Basterretxearen “Agonía de fuego” eskulturaren inaugurazioan, Gernikako bonbardaketaren 75. urtemuga zela eta.
- – Maiatzean Haurren Minbiziaren kontrako VI. Gala inauguratzeko ohorea izan zuen Bilboko Euskalduna Jauregian.
- – Ekainean Euskadin pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontra borrokatzeko Europako Sareak (EAPN Euskadi) aurkeztutako Gizarteratzearen aldeko borrokaren erronkak Euskadin txostenaren aurkezpenean izan zen.
- – Uztailean Amerikako Estatu Batuek Espainian duten enbaxadorearekin, Alan D. Solomont jaunarekin, elkartu zen Espainiako Lesbiana, Gay, Bisexual eta Transexualen komunitateetako buruzagiekin batera.
- – Gorabidek, Bizkaiko ezgaitasun intelektuala duten pertsonei babesa ematera bideratutako irabaz asmorik gabeko elkarteak 50 urte bete ditu eta irailean hori ospatzeko ekitaldian hartu zuen parte.
- – Urrian Argia Fundazioaren III. Jardunaldi Teknikoan hartu zuen parte eta honen bidez lan-sare bat sortu zen buruko gaixotasun larria duten pertsonen errehabilitazio psikosozialerako.
- – Azaroan SOS Arrazakeriak bultzatutako Bizilagunak. Aldameneko familia ekimenean hartu zuen parte. Ekimen honen bidez harremanetan jarri ziren bertako familiak eta auzo berean bizi diren atzerriko familiak.
- – Abenduan Plataforma de Organizaciones de Infanciak antolatutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena Ezartzeak Espainian izan duen Bilakaera Aztertzeko Jardunaldietan izan zen Madrilen.
Hona hemen Julia Hernández Arartekoaren ondokoak egin dituen edo partaide izan den ekitaldirik esanguratsuenak:
- – Martxoaren 7an, Emakumeen Nazioarteko eguna zela eta, hitzaldia izan zuen Zumarragan.
- – Irailaren 29an Arreta Falta eta Hiperaktibitate Arazoaren V. Europar Astean Arartekoaren ondokoak inauguratu zituen jardunaldi horiek Vitoria-Gasteizko Probintziaren Plazan.
- – Azaroan Amánen (Jordania) Giza Eskubideen Erakunde Nazionalen (GEEN) Nazioarteko 11. Konferentzian hartu zuen parte. Jordaniako Giza Eskubideen Zentro Nazionalak antolatu zuen Konferentzia, Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Ordezkariaren Bulegoaren eta GEENen Koordinaziorako Nazioarteko Batzordearen lankidetzarekin.
- – Emakumeen eta neskatilen giza eskubideak eta genero berdintasunaren sustapena: giza eskubideen erakunde nazionalen egitekoa izenburupean, batzar horrek bi gai nagusi jorratu zituen: emakumeen eta neskatilen aurkako indarkeria, giza eskubideak urratzen direla aintzat hartuta; eta eskubide sozioekonomikoak.
- – Arartekoaren ondokoak, alegia, Julia Hernándezek, PROOIF (Ombudsmanaren Iberoamerikako Federazioaren indartze proiektua) programaren bitartez hartu zuen parte. Programa hau Lankidetzarako alemaniar Ministerioak finantzatzen du, eta bere xedea da OIF Iberoamerikako Herriaren Defentsa Erakundeen artean ideiak eta jardunbide egokiak batzeko gune gisa finkatzea, giza eskubideak defendatu eta sustatzearen arloan.
- – Azaroaren 18an Bilbon hartu zuen parte, trafiko-istripuek eragindako biktimak gogora ekartzeko mundu eguna ospatzen zelako Stop Accidentes-Euskadi elkarteak deitutako ekitaldietan. Horren bidez trafiko-istripuek eragindako biktimen familiei eta lagunei elkartasuna adierazi nahi izan zien. Erakunde honek uste du herri-botere eta –administrazio eskudunak gehiago ahalegindu behar direla eraginkortasun handiagoarekin borrokatzeko, prebentzioaren eremuan, trafiko-istripuen aurka, eta biktimen artapena hobetu behar dutela ere bai.
- – Azaroaren 25ean Julia Hernándezek hitzaldi bat eman zuen Vitoria-Gasteizko Zine Forum jardunaldietan, genero-indarkeriari buruz.
- – Zaragozan Koordinazio Jardunaldiak zirela eta, Arartekoaren albokoak, Julia Hernándezek, buruko gaixotasunei eta horien derrigorrezko tratamenduari buruz Sevillan egin zen tailerrean hartu zuen parte.
- – Era berean, 2012an sentsibilizazio ekitaldi hainbatetan hartu du parte, hala nola: Bularreko minbizia, Green Capital inaugurazioa, droga kontsumoa. Once, erretinosi anitzari buruzko jardunaldiak, esklerosi anitzari buruzkoak, etab.